9. TESTUA. FEDERICO ECHEVARRIAREN HITZALDIA
LIBREKANBISMOARI ETA PROTEKZIONISMOARI BURUZ (1893-12-09)
Ez, hemen gertatzen den gauza bakarra zera da, Espainiaren eta Alemaniaren arteko itun tamalgarriaren ondorioz, proiektua atzera botako dela,eta deseginik geldituko dela egungo aduana-zergen araubidea ezartzeko egindako lan handia. Eta jokabide horrek zoritxar handia ekarriko dio herrialdeari, dudarik gabe; ez bakarrik aurrekari zorigaiztoko bat ezarriko duelako, etorkizuneko zeinahi industria-ekimen hondatuko lukeena, baizik eta,orobat, zauri hilgarria eragingo liekeelako lantegiei; bai egungo muga-zergen araubidearen babesean altxatu direnei, halakoak baitira gehien-gehienak, bai lehendik altxatuak zirenetan egin diren erreforma eta zabaltze handiei. Eta industria-jarduera horren guztiaren heriotzak, ohar gaitezen, hauek guztiak harrapatuko lituzke: Labe Garaietan, galdaragintzako eta makinak egiteko instalazio berriak; altzairu-ekoizpena; Deustuko Lantegietan, altzairu moldekatuak eta trakzio-makinak eta -materiala egiteko saila; Aurreran, hodifuntzio oso garrantzitsuak, eta altzairu-lanak; Zorrotzako tailerretan eta Miraballeskoetan, zubi, bagoi eta eraikinak egiteko lanak eta galdaragintza (…)eta beste asko eta asko, luze joko bailiguke orain denak aipatzeak. Ez aipatzeagatik, jaun-andreok, berebiziko garrantzia duten fabrika-proiektuak —izenik ezin dut eman—, 1892 aduana-zergak jarraitzearen baitan baitago haiek gauzatzea edo ez.
Hain ondorio lazgarriak saihesteko, hainbesteko hondamena saihesteko, Bizkaia ez ezik Espainiako beste eskualde oso garrantzitsu batzuk ere hartuko bailituzke eta eragina izango bailuke nazio osoan, tinko eskatu behar diogu Gobernuari ez dadila araubidetik urrundu, ez dezala halako modu zalapartatsu eta gupidagabean suntsitu gaur egungo babes-sistema, eta, beraz, bazterrera utz dezala espainiar-alemaniar itun zentzugabe hori.
Merkataritza Itunen kontrako mitin-protesta, Bilbon, 1893ko abenduaren
9an. Bilbon, 1894.
A)Kokapena
Testu aren jatorria, mota , edukiaren aldetik ,egilea(Federico Echevarriaren biografia laburra-Wikipedia)),hartzailea,garaia, asmoa.
Testu aren jatorria, mota , edukiaren aldetik ,egilea(Federico Echevarriaren biografia laburra-Wikipedia)),hartzailea,garaia, asmoa.
B)Testuaren hitz garrantzitsuenak eta ideia nagusiak.
protekzionismoa,zerga,industria
protekzionismoa,zerga,industria
C)Testuinguru historikoa
1-Garaiko erregea ,gobernuko partidua ,agintari nagusia
2-Zein da burgesiaren helburua? Nola deitzen da garai hau?Zein da agintean dagoen gizataldea?
TESTUAREN ZERGATIAK
TESTUAREN ZERGATIAK
3-Zer adierazten dizu liberalismo ekonomikoak?Eta librekanbismoa edo protekzionismoa da beraien helburua?
4-Zeintzuk dira Euskal Herrian garatzen diren industria guneak eta industria motak,1893an ?Noiz gertatzen da industrializazio prozesu hori?
“Labe Garaietan, galdaragintzako eta makinak egiteko instalazio berriak; altzairu-ekoizpena; Deustuko Lantegietan, altzairu moldekatuak eta trakzio-makinak eta -materiala egiteko saila; Aurreran, hodifuntzio oso garrantzitsuak, eta altzairu-lanak; Zorrotzako tailerretan eta Miraballeskoetan, zubi, bagoi eta eraikinak egiteko lanak eta galdaragintza”
5-Zein da Alemania eta Espainiako itun tamalgarri hori?WIKIPEDIAN aurki ezazu.
6-Nor da Federico Echevarria eta nortzuk dira gizarte talde berekoak?Aipatu izen batzuk.
7-Enpresa hauen jabeak wikipedian begiratuz jakingo duzu-1874-1923 bitartean:
“Labe Garaietan, galdaragintzako eta makinak egiteko instalazio berriak; altzairu-ekoizpena; Deustuko Lantegietan, altzairu moldekatuak eta trakzio-makinak eta -materiala egiteko saila; Aurreran, hodifuntzio oso garrantzitsuak, eta altzairu-lanak; Zorrotzako tailerretan eta Miraballeskoetan, zubi, bagoi eta eraikinak egiteko lanak eta galdaragintza.”
8-Enpresa hauen jabeak, nortzuk dira?Indarra zeukaten Madrilen?
9-Zeinek defendatzen du librekanbismoa eta zeinek protekzionismoa?Zergatik ?
10-Zein da gobernuaren politika ekonomikoa?
TESTUAREN ONDOREN
TESTUAREN ONDOREN
11-Zein da gobernuak hartuko duen erabakia?
“Alemaniako ituna”
“Aduana zerga desegin”
“Industria desegin Bizkaikoa ez eze “
“Labe Garaietan, galdaragintzako eta makinak egiteko instalazio berriak; altzairu-ekoizpena; Deustuko Lantegietan, altzairu moldekatuak eta trakzio-makinak eta -materiala egiteko saila; Aurreran, hodifuntzio oso garrantzitsuak, eta altzairu-lanak; Zorrotzako tailerretan eta Miraballeskoetan, zubi, bagoi eta eraikinak egiteko lanak eta galdaragintza”
“Gobernuari araubide horretatik urruntzea “
d)Testuaren garrantzia
Zein da Bizkaiko industriarien politika ekonomikoaren helburua?
Zein da Bizkaiko industriarien politika ekonomikoaren helburua?
lIBURUAN ETA WIKIPEDIAN,WIKITEKAN LAGUNTZA DUZU.
No hay comentarios:
Publicar un comentario