lunes, 26 de diciembre de 2011

2.tESTUA Cadizko Konstituzioa IRUZKINTZEKO GALDERAK

2. Cadizko Konstituzioa

Fernando VII.a, Jainkoaren graziaz eta Espainiako monarkiaren konstituzioaz Espainiako errege denak eta, haren faltan eta gatibutasunean, Gorte Nagusiek eta bereziek izendatutako Erregetzako erregeordetzak, honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi jakinarazten dizue: Gorte beraiek honako hau agindu eta berretsi dutela:

1. art. Espainiako nazioa bi hemisferioetako espainiar guztien batasuna da.

3. art. Subiranotasuna nazioan dago eta, arrazoi beragatik, nazioari bakarrik dagokio funtsezko legeak ezartzeko eskubidea
.
8. art. Espainiar ororen betebeharra da estatuko gastuetan bere ondasunen arabera laguntzea.
12. art. Espainiako erlijioa katoliko, apostoliko eta erromatarra da eta izango da, egiazkoa den bakarra. Nazioak lege jakintsu eta bidezkoekin babesten du eta beste edozein praktikatzea debekatzen du.


14. art. Espainiako gobernua monarkia moderatu heredagarria da.

15. art. Legeak egiteko ahalmena Gorteek eta erregeak dute.
16. art. Erregeak du legeak betearazteko ahalmena.
17. art. Auzi zibil eta kriminaletan legeak aplikatzeko ahalmena legeak ezarritako auzitegiek dute.

371. art. Espainiar guztiek dute euren ideia politikoak idatzi, inprimatu eta argitaratzeko eskubidea, argitalpenaren aurreko lizentzia, berrikuspen edo onarpenik gabe, legeak xedatutako mugapen eta erantzukizunen pean.
Cadizen, 1812ko martxoaren 19an

CADIZKO KONSTITUZIOAREN IRUZKINA

 
TESTU IRUZKINA

  

Aldez aurreko urratsak


Zenbatu testuko lerroak eta idatzi orrialdearen ertzetan.

Irakurri arretaz testua bi alditan: lehenbizi, irakurri testua osorik eta azkar, eta azpimarratu informazio ezjakina; bigarren aldian, irakurri astiro, testua oso-osorik ulertzeko.

Azpimarratu hitz-gakoak eta lehen mailako eta bigarren mailako ideiak.

 a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):

 Historia-idazlanaren egitura

1. Kokapena

Testu mota

Jatorriaren aldetik:

— Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).

— Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).

Formaren aldetik:

— Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak…).

— Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak…).

— Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak…).

— Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak…).

— Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak…).

Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa…

Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.

Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.

Hartzailea. Publikoa edo pribatua.

Asmoa. Idazlanaren helburua.

b. Testuaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea:


2. Azterketa

Lexikoa

Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak… (azterketa literala).

Definizioak:

Konstituzioa,Gorteak,monarkia konstituzionala…


Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia horiek behar bezala

antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat –testuaren gakoa dena–eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko loturak.Konstituzioa edo legea baldin bada,artikulu bakoitzaren  ideia nagusiak.

c. Testuinguruan jartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea:

3. Testuingurua


TESTUAREN ZERGATIAK  1-2-3

1-Nor izan zen erregea garai honetan?Eta gobernuburua? Zer gertatzen zaio?


2-Zein da bukatzen den garaia ?Ezaugarri nagusiak.

3-Nork hartzen du erregearen ordezkaritza?

TESTUAREN GARAIA  4-5-6-7

4-Non biltzen dira eta zein da diputatuen  joera politiko nagusia?
Zeintzuk dira ezabatzen diren legeak?

5-Zein  da ezartzen duten ideologia politiko hura eta adierazi bere ezaugarriak.

6-Zeintzuk dira konstituzioaren ezaugarriak?

7-Zeintzuk dira aldi berean ematen diren gertaerak?

TESTUAREN ONDORIOAK 8

8-Nola bukatu zen liberalismoaren esperimentu hau?



d. Testuaren garrantzia: kokatzen den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia adieraztea:

4. Ondorioa

Testuaren interesa, balioa eta esanahia. Egiatasuna: testuaren zehaztasun maila.

d)TESTUAREN GARRANTZI  HISTORIKOA:

1-Zein garaiari ematen dio hasiera dokumentu honek?
2-Gau egun indarrean dago liberalismoa

Liburua eta wikipedia erabili ezazu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario