lunes, 26 de diciembre de 2011

2BATX. 7. TESTUA. 1876KO KONSTITUZIOA (1876-06-30) iruzkintzeko galderak

7. TESTUA. 1876KO KONSTITUZIOA (1876-06-30)
Alfonso XII.a, jainkoaren graziaz Espainiako errege konstituzionala
denak, honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi jakinarazten dizue: gaur  egun bildutako Erresumako Gorteekin batera eta haiekin bat etorriz, honako  hau agindu eta berretsi dugula:
Espainiako Monarkiaren Konstituzioa
11. art. Erlijio Katoliko, Apostoliko eta Erromatarra da estatukoa.
Nazioak kultuari eta bere ministroei eutsi behar die.
Espainiako lurraldean inor ezingo da eragotzi ez bere iritzi  erlijiosoengatik ez bere kultua praktikatzeagatik, baldin eta kristau moralari zor  zaion errespetua gordetzen bazaio.
Ez dira baimenduko, ordea, estatuko erlijioarenak ez diren jende aurreko
beste zeremonia eta adierazpenak. (...)
13. art. Espainiar orok du eskubidea:
Bere iritzi eta ideiak askatasunez adierazteko, ahoz, idatziz, inprimaketaz
edo antzeko beste prozedura batez baliatuz eta aurretiko zentsurari lotu gabe.
Bakean biltzeko.
Giza bizitzako xedeetarako elkartzeko (…).
18. art. Legeak egiteko ahalmena Gorteek eta Erregeak dute.
19. art. Gorteak ahalmen bereko bi gorputz legegilekidek osatzen dituzte:
Senatuak eta Diputatuen Kongresuak.
20. art. Senatua norberaren eskubideko senatariek osatzen dute; Koroak
izendatutako biziarteko senatariek; estatuko korporazioek eta zergapeko
handiek hautatutako senatariek (…).
28. art. Legeak finkatzen duen metodoaren bitartez hautatu eta
berrautatu ahal izango dira diputatuak (...).
50. art. Erregeak du legeak betearazteko ahalmena (…)
75. art. Monarkia osoan zehar kode berberek aginduko dute,
zirkunstantzia jakin batzuen ondorioz legeek xedatzen dituzten aldaketei
kalterik egin gabe. Epaiketa arrunt, zibil eta kriminaletan foru bakarra ezarriko  da espainiar guztientzat (...)
Madrilen, 1876ko ekainaren 30ean.





GALDERAK:

1-TESTUAREN KOKAPENA:,testu mota,jatorria ,jasotzailea, egilea,garaia,asmoa.

2-Testuaren ideia nagusiak eta hitz garrantzitsuenak.



3-TESTUINGURU   HISTORIKOA JARTZEA:
ZERGATIAK
 Nor izan zen erregea garai honetan? Zer gertatzen zaio?

Zein da bukatzen den garaia eta hasten den berria?

TESTUAREN GARAIA
Non biltzen dira eta zein da diputatuen  joera politiko nagusia?Zein da partidu kontzerbadorearen burua  eta zein bere eginkizunik handiena?

Zein  da ezartzen duten ideologia politiko hura eta adierazi bere ezaugarriak.

Zeintzuk dira konstituzioaren ezaugarriak?eta esan zein den dagokion artikulua.
Subiranotasuna
Botere legegilea  eta hauteskundeak
Botere betearazlea
Epaitzeko funtzioa
Eskubideak
Askatasunak
Eliza
Exerzitoa

Nolako izena hartzen du sistema honek?
Zein  da hausteskunde sistema eta nolako mugak ditu?
Nolako boterea dauka erregeak?

Zeintzuk dira aldi berean ematen diren gertaerak?
ONDORIOAK
Nola bukatu zen liberalismoaren esperimentu hau?

4-TESTUAREN GARRANTZI  HISTORIKOA:
Zein garaiari ematen dio hasiera dokumentu honek?


Liburuan eta wikipedian,wikitekan informazioa duzu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario