lunes, 26 de diciembre de 2011

2 BATX. GASTEIZKO KLIMAREN IRUZKINA

GASTEIZKO KLIMAREN IRUZKINA

IDOIA ARRUABARRENA


Gasteizko tenperatura begira bataz bestekoa 11,7º C da latitude epelean baitago, bertan eguzkiaren izpiak urtaro bakoitzean modu desberdinean jotzen dute.

Zabaltasun termikoa, 17,8º C - koa da, hau da, ertaina, 10º - 20º C bitartean dagoelako eta klima ozeanikoaren eta klima mediterraneo kontinentalizatuaren erdibidekoa da.
Arro horiek ixten dituzten banalerroetako mendiek, iparraldetik, eragin ozeaniko txikiak hartzen dituzte eta kontinentalizazioari mesede egiten diote.

Tenperatura hotzenak neguan ematen dira, izozte handietan, antizikloi termikoa dela eta udan, beroenak, azoreetako antizikloiaren eraginean dagoelako. Borraska termikoak udako zaparradak eragiten ditu.


D-IDORTASUNA :  GAÜSSEN INDIZEA
                                               Hilabete idorra:TºC x 2>P mm
                                               0-2 hilabete:OZEANIKOA
                                   LAUTENSACH            
Indizea kalkulatzeko:-30 mm euria hilabete bakoitzean

-Hilabete idorraren arabera: hilabete bat ere ez:HEZEA
0-2 ERDI HEZEA

Prezipitazioei dagokionez, guztira, 843,9 milimetro dira, hau da, hezea. Frente polarraren borraskak eragiten dutelako. Eta euri orografikoak haranak eta mendi txikiak zeharkatzen dituztelako.
Euri gehien egiten duen urtaroa, udazkena – negua da eta gutxien udan, azoreetako antizikloiagatik baina noizbehinka trumoiak daude.

Klima honetan Isurialde mediterraneoa da, ibaien luzera isurialde atlantikoan baino handiagoa da. Ibaien malda, goi-ibarrean izan ezik, isurialde atlantikoan baino askoz txikiagoa da. Ibaien sareak egitura sinplea dute, arroak zabalak dira eta ur- emaria atlantikokoan baino txikiagoa da. Ur emariak gora egiten du nabarmen udaberriko eta udazkeneko prezipitazioekin batera, eta udan agorraldi nabarmenak egoten dira.

Klima honi Transitzioko landaredia dagokio:

Klima ozeanikoko landaredia, baso hosto erorkorrekoa da. Baldintzatzaileak, hezetasuna eta tenperatura epelak dira. Baso mistoa (pagoa, haritza), kantabriar artadia (artea, gurbitza,...) eta bigarren mailako basoa aurki dezakegu pinue eta eukaliptoa. Belardiak ere ikus ditzakegu.Nekazaritzak gune zabalak hartzen ditu.

Gasteizko klima trantsizioko ozeanikoa da. Penintsulako iparraldean kokatuta eta Euskal Autonomi Erkidegoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario