lunes, 26 de diciembre de 2011

2 BATX. 3 TESTUA. Mendizabalen Desamortizazio Dekretua iruzkintzeko galderak

4. Mendizabalen Desamortizazio Dekretua   iruzkintzeko galderak

BM ERREGINA GOBERNADOREARI EMANDAKO AZALPENA

Andere: Nazioaren jabego bihurtu diren ondasunak saltzea ez da emandako hitza betetzea eta errenten produktuaren amortizazio berdinaren bitartez zor nazionalari berme positiboa ematea soilik; zorion publikoaren iturri oparoa irekitzea da; hildako aberastasuna berpiztea da; industriako eta zirkulazioko kanaletako oztopoak kentzea da; herrialdeari bertako gauza guztiekiko maitasun natural eta sutsua itsastea da; aberria zabaltzea eta aberriarekin bat egiteko lotura berri eta sendoak sortzea da; azken batean, ordenaren eta askatasunaren ikurra den Isabel II.aren tronu gorenarekin identifikatzea da. Ez da merkataritzako espekulazio hotza, ezta kreditu eragiketa ere (...); animazio, bizi eta zorioneko elementua da Espainiarako. Horrela azaldu badezaket, bere politika pizkunderako osagarria da.

Nazioak dagoeneko eskuratuta dituen ondasunen salmenta egiteko eta bere emaitza materialerako BMren onespen agurgarriaren pean jartzeko ohorea izango dudan dekretuak, zor publiko handiaren kopurua murrizteko onura sortu behar du eta beharrezkoa da bai bere joeran, bai bere helburuan eta bai emaitza hura lortzeko erabiliko dituen bitartekoetan, jabe familia oparoa sortzeko goi mailako ideian lotzea eta bat egitea eta haren gozamenak eta existentzia batez ere goi mailako instituzioen erabateko garaipenean bermatzea.
Madrilgo Gazeta, 1836ko otsailak 21

a)Testuaren kokapena : ,jatorria,kokapena,mota,edukia,egilea, data eta tokia,hartzailea eta asmoa.

Testuko parrafo hauetatik atera dezakezu.
“Madrilgo Gazeta, 1836ko otsailak 21”
Andere, BMren onespen agurgarriaren pean jartzeko ohorea izango dudan dekretuak, …Isabel II.aren tronu gorenarekin identifikatzea da,..”


b)Testuaren definizioak:hildako aberastasuna, zor publikoa,amortizazioa,nazioaren jabegoa.
Ideia nagusiak

Parrafo nagusi bi :
1-Andere: Nazioaren jabego bihurtu diren ondasunak saltzea ez da emandako hitza betetzea eta errenten produktuaren amortizazio berdinaren bitartez zor nazionalari berme positiboa ematea soilik;
-
-
-

2- Nazioak dagoeneko eskuratuta dituen ondasunen salmenta egiteko eta bere emaitza materialerako BMren onespen agurgarriaren pean jartzeko
-
-
-
c)Testuaren inguru historikoa
1-Zer prozesu irekitzen da  erregina honekin?
2-Zein da  garai honetako errege-erregina eta zein da bere kronologia?
BM.
3-Espainiar erreinuko  guztiak ados daude egoera honekin?Zerk egin zuen eztanda arrazoi horregatik?Non borrokatzen ari dira?

4-Zein talde politikoak hartzen du boterea 1833an?eta zergatik?
5-Berdinak dira 1836an boterean daudenak?Zeintzuk dira beraien  helburu politiko-ekonomikoak?
6-Zergatik ateratzen dira ondasunak salmentara?Zeintzuk dira salmentara ateratzeko argudioak(politiko-ekonomiko-soziala)?
Nola egin zen salmenta prozesua?Nortzuk izan ziren erosleak?Nortzuk ezin zuten erosi?

7-Zein izan zen desamortizazioaren jatorria?XVIII.mendeko ilustatuen ideiak azaldu.
8-Aipatu lehenengo desamortizazioaren garaiak.

8-Gobernuak lortu zituen bere helburuak?edo Zeintzuk izan ziren ondorioak? Zer gertatu zen gobernu horrekin?
Nork hartu zuen boterea 1837an?
9-Zeintzuk dira  ondoren egiten diren desamortizazioak ?Espartero,MADOZ....

d)Testuaren garrantzia garaia ulertzeko
Zein prozesu ekonomiko berria ireki zen testu honekin?
Zein arlo ekonomikoan eta nola aplikatu zen aldaketa hori?

Liburua  eta wikipediatik informazio atera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario