lunes, 26 de diciembre de 2011

2 BATX. 6. 1839ko urriaren 25eko Legea iruzkintzeko galderak

6. 1839ko urriaren 25eko Legea

Isabel II.a, jainkoaren graziaz eta Espainiako monarkiaren Konstituzioaz Espainiako errege denak eta, bere adingabetasunean, bere Ama Agurgarria den Maria Cristina de Borbon Erregina alargunak, Erresumako Erregina Gobernatzaileak, honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi jakinarazten dizue: Gorteek honako hau agindu dutela eta Guk berretsi:

1. art. Euskal probintzietako eta Nafarroako foruak berresten dira, monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik egin gabe. 2. art. Gobernuak, aukera izan bezain laster eta Euskal probintziei eta Nafarroari entzun ondoren, lehen aipatutako foruetan haien interesa aldarrikatzen duen nahitaezko aldaketa proposatuko dio Gorteei, nazioaren eta Monarkiaren Konstituzioaren interes orokorrarekin bat eginez eta, aldi baterako eta lehen adierazitako moduan eta zentzuan, sortu litezkeen zalantzak eta eragozpenak ebatziz eta Gorteei horren berri emanaz.

Nik, Erregina gobernatzaileak.- Erreginak eskuz sinatuta – Jauregian, 1839ko urriaren 25ean.



a)Testuaren  kokapena:Testu mota,jatorria,egilea,
kokapena, data, hartzailea,asmoa.
b)Azpimarratu itzazu ideia nagusiak:Testuaren ideia nagusiak eta definizioak  :Gorteek,nazioa,foruak,konstituzioa.
Parrafo nagusiak   eta haien barneko ideia nagusiak.

c)Testuaren inguru historikoa 1-2-3-4

1-Nor da garai honetako erregina eta zein da erreginaordea  ?
2-Zein da garai honetako gobernu liberalen gobernua eta bere lege nagusiak?
3-Zein estatuaren legedi nagusia?eta zein da nazioaren definizioa?
4-Zein da euskal lurraldeetan indarrean dagoen legedia eta bere ezaugarriak azaldu.(foruak).
ZERGATIAK  5-6-7-8-9

5-Zein da 1833an hasi zen gatazkaren izena?
6-Nor zen karlisten erregegaia?
7-Zergatik  egin zuen eztanda gerra horrek?Zeintzuk dira gobernuaren garaipen militarrak  eta zeintzuk karlistenak?
8-Zeintzuk dira karlisten helburu nagusiak eta zeintzuk dira gobernuarenak?Zeintzuk dira karlisten eta gobernuen alderdikideak?
9-Zer adostu zen Bergarako Besarkada garaian? 
TESTUAREN GARAIA

10-Zer erabakitzen da urriaren 25ko dekretuan moderatuekin?Azaldu
ONDORIOAK 11-12-13-14-15
11-Zein da M Kristinaren ondorengo garaian ezartzen den erregeorde berria?Zein da gobernuburua eta zein partiduaren izena?
12-Zein da foru lurraldeen erantzuna?
13-Zer adosten du Nafarroak gobernuarekin?Azaldu
14-Zer gertatzen da Bizkaia-Gipuzkoa eta Arabako lurraldeekin?
Zein da foruen ordez ezartzen den  legedia?eta baldintzak?

15-Zer erabaki hartzen dute ondorengo gobernu moderatuak?

d) Testuaren garrantzia garaia ulertzeko
Zein da hasten den prozesua egokitzapen honekin?
Zein da hasten den gatazka?

Liburuan eta wikipedian erantzunak dituzu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario