lunes, 26 de diciembre de 2011

2 BATX. SANTA CRUZ DE TENERIFEKO KLIMOGRAMAREN IRUZKINA

 SANTA CRUZ DE TENERIFEko  KLIMOGRAMAREN IRUZKINA
IDOIA   ARRUABARRENA

Santa Cruz de Tenerifeko klimograma honetan zer ikus dezakegu:
Bataz besteko tenperatuari dagokionez, 20,8ºC, beroa, latitude epelean kokatuta dago, baina tropikotik distantzia gutxira eta eguzkiko izpiak nahiko zuzen jotzen dute urte osoan zehar eta horregatik zabaltasun termikoa, 7,3ºC- koa da, txikia, itsasoaren eraginagatik.

Tenperatura beroenak  udan ematen dira, azoreetako antizikloiagatik eta neguan, berriz, baxuenak, baina ez dira 17,4ºC – tik jaitsi.

Prezipitazioak guztira, 251,5 mm. izan dira, hau da, erdi-idorra.

Euri gehien egin duen urtaroa udazkena izan da, eta gutxien udan, hala ere, balioak oso txikiak dira, urtean zehar antizikloi subtropikalak indarra duelako. Gehien egiten duenean, Atlantikotik datozen depresioan eraginez eta gutxien udan: azoreetako antizikloiagatik eta udan, Saharako airea.

Kanarietan ez dago ibairik, errekak edo ur-lasterrak baizik, ura iturrietatik jasotzen dutenak uharrak oso ohikoak dira.

Kanarietako landarediak aberastasun handia du. (Jatorria, batez ere, mediterraneoa da ), baina Afrikako eta Atlantikoaren hegoaldeko eraginak ditu.
Endemismoak eta erlikiak oso ugariak dira berora eta lehorrera egokituriko landareak dira.
Klima Kanarietakoa da. Ozeano Atlantikoan dago, Afrikako ipar-ekialdeko kostaldetik ehun bat kilometrotara. Kanarietako erkidegoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario